Berdintasun zerbitzuak jakinarazi duenez, «haurrek euren denbora librean jolas kritiko eta kooperatiboen bidez bizitzarako ezinbertzekoak diren giza balioak lantzeko» helburuarekin antolatu du haur txokoa. «Hezkidetzak berebiziko garrantzia izanen du eguneroko jardueretan eta estereotipoetatik haratago jolasteko aukera izanen dute. Neguko gai baten inguruan, elkartasuna, parekidetasuna, aniztasuna eta parte hartzea izanen dira euskarazko aisialdi gune honen oinarriak».
Hiru eta hamabi urte bitarteko haurrek parte hartzen ahal dute, Bortzirietako udalerriren batean erroldatuak daudenek edota bertako ikastetxeetako ikasleek. Udalekuak euskaraz direnez, parte hartzaileek D edo B ereduan ikasi behar dute.
- Igantzin eta Lesakan: abenduaren 22an, 23an, 26an, 29an, 30ean, 31n eta urtarrilaren 2an eta 5ean izanen da haur txokoa.
- Arantzan eta Beran: abenduaren 22an, 23an, 24an, 26an, 29an, 30ean eta 31n eta urtarrilaren 2an eta 5ean.
- Etxalarren: abenduaren 22an, 23an, 24an, 26an, 29an eta 30ean eta urtarrilaren 2an eta 5ean.
Kasu guzietan, 10:00etatik 13:00etara bilduko dira, eta herri batean talde bat sortzeko gutienez zortzi haur beharko dira. Izena ematea lotura honetan egin behar da. Izen emateak Dindaia Fundazioak kudeatuko ditu eta hari ordaindu beharko zaizkio matrikulak. Matrikularen prezioa 30 eurokoa izanen da eta ez erroldatuek 35 euro ordaindu beharko dituzte.