Santa Zezilia eguna karrikaz karrika ospatu dute Lesakako musika taldeek

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 24a

Santa Zezilia, musikarien egunaren harira, azaroaren 22an, larunbatean, kalejirak egin zituzten Lesakako musika taldeek. Musika bandak 10:00etan abiatuta, txistulariek 10:45ean, trikitilariek 11:30ean eta abesbatzak eta soinulariek 12:15ean egin zituzten karrikaz karrikako emanaldiak. Egitarau ofizialetik kanpo, gaitariak ere ibili ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun