Herri Haitada antolatzeko bigarren bilera irekia eginen dute gaur Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 24a

Herri Haitada irabazi zuten beratarrak.

Herri Haitadaren bigarren edizioa irabazi zuten maiatzean beratarrek, eta hirugarrena prestatzeko antolaketa lanetan hasiak dira. Gaur arratsaldean, astelehenena, 19:00etan elkartuko dira Beralandetan horretarako. Bilera herritar denei irekia izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun