Bigarren saria lortu du Abrilek idatziriko Maximinaren txurroak ipuinak. Abrilen ipuinean pertsonaiaren deskribapena nabarmendu du epaimahaiak, «xehetasun handiz eta ondo eraikia» dagoelako. «Umore puntu bat ere badu lanak eta irakurlea harrapatu egiten du», gaineratu dute. Azaroaren 24an egitekoa dute sari banaketa ekitaldia Zumaiako Kultur Etxean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.