Santa Zezilia eguneko kontzertua eginen dute astelehenean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 21a

2023an diploma hartu zuten ikasleak, irakasleekin eta udal ordezkariekin

Santa Zezilia eguna ospatzeko Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek astelehenean, hilaren 24an, kontzertua emanen dute 18:00etan musika eskolan.

Emanaldia hasteko, abesbatza taldeak hiru kanta interpretatuko dituOndotik, iaz ikasketak bukatu zituzten ikasleen txanda izanen da: Irati Sansinena trikitiarekin, Onintze Etxenikek eta Loiara Sansinenak pianoarekin, Mattin Urrozek gitarrarekin eta Peio Tapiak tronpetarekin pieza bana interpretatuko dute. 

Kontzertua bukatzean, iaz bigarren mailako ikasketak bukatu zituzten ikasleei diploma banatuko diete. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun