Bertso saioa eginen dute Lesakako Andra Mari egoitzan heldu den astelehenean

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 21a

Kattin Madariaga eta Manolo Arozena ariko dira bertsotan.

Kattin Madariaga eta Manolo Arozena bertsotan ariko dira Lesakako Andra Mari egoitzan heldu den astelehenean, hilaren 24an. 17:00etan izanen da saioa. 

Bertso musikatuak aditzeko aukera ere izanen da. Bertso eskola ikasleek Salamankara, Markesaren alaba eta Triste bizi naiz eta bertso sortak kantatuko dituzte musika lagun. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun