Santa Zezilia eguna ospatzeko karrikaz karrika ibiliko dira Lesakako musika taldeak larunbat goizean

Lesakako soinulariak ere karrikaz karrika ibiliko dira larunbat goizean.

Santa Zezilia, musikarien egunaren harira, azaroaren 22an, larunbatean, kalejirak eginen dituzte Lesakako musika taldeek. Musika bandak 10:00etan abiatuta, txistulariek 10:45ean, trikitilariek 11:30ean eta abesbatzak eta soinulariek 12:15ean eginen dituzte karrikaz karrikako emanaldiak.

Asteazken arratsaldean Lesakako Musika Eskolako ikasleek ere bere kontzertua eskaini zuten Harriondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun