Herriko musikarien doinuak entzunen dira Santa Zezilia egunean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 20a

Etxalarko musikariek sortutako edo interpretatutako musika doinuak hedatuko dituzte larunbatean herriko etxetik. Argazkian, trikitilari eta panderojoleak herriko bestetan.

Iazko ekimenari jarraipena eman nahi dio Altxata elkarteak eta azaroaren 22an musika hedatuko dute herriko etxetik.

Aurten ere azaroaren 22an Etxalarko musikariek sortutako, interpretatutako edota Etxalar herriarekin lotura duten doinuak entzuteko aukera izanen da Santa Zezilia egunean. Eguna alaitzeko asmoz, larunbatean goizez eta arratsaldez, herriko etxeko balkoitik kantuak entzungai egonen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun