Organoa laguntzeko hiru zeharkako flautaren doinuak adituko dira, igandean 18:30ean hasita, San Martin elizan
Emanaldi honek XVIII. eta XIX. mendeetako ganbera errepertorioko hainbat estetika aztertuko ditu, txirularen arintasuna eta organoaren tinbre aberastasuna txandakatuz. Bi instrumentuen arteko elkarrizketak adierazkortasun intimoko uneak zein bizitasun handiko pasarteak eskainiko ditu.
Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkarteak antolatu du kontzertu hau eta Lesakako Udalaren babesa du. 5 euroko borondatezko ekarpena aurreikusi da bertaratutakoentzat, antolaketan sortutako gastuei aurre egiteko, eta emanaldia pantaila handi batean proiektatuko da, elizako koruan egingo den musika interpretazioa ikusi ahal izateko.