Izangaiek 18 urte baino gehiago izan beharko dituzte eta titulua izan beharko dute batxilergoan edo II. mailako lanbide heziketan. Horrez gain, B motako ibilgailuak gidatzeko baimena ere izan beharko dute. Euskarazko C1 maila ere izan beharko dute izangaiek ahoz eta B2 mailakoa idatziz. Gainera, konpromisoa hartu beharko dute armak gainera eramateko eta behar denean erabiltzeko.
Eskabideak abenduaren 15era arte aurkezten ahal dira herriko etxean zein modu telematikoan.
Behin izangaiak onartuta, euskarazko titulaziorik aurkeztu ez dutenek euskara proba baztertzailea egin beharko dute. Ondotik, oposizioak hainbat proba izanen ditu: proba teorikoa, gaitasun fisikoa neurtzeko proba, proba psikoteknikoa, eta mediku proba. Bigarren fasean, oinarrizko prestakuntza ikastaro bat ere gainditu beharko da.
Deialdiari buruzko xehetasunak, gaitegia eta proba fisikoei buruzko azalpenak hemen irakurri daitezke.