'Txillarreko sukaldaria' dokumentalaren emanaldia ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 19a

Liburuaren eta dokumentalaren egileak alde banatan eta erdian Pello Rubio protagonista. Argazkia: Elkar.

Asier Ibaibarriaga Apoitak eta Edurne San Martin Larrañagak Pello Rubiori buruz egindako dokumentala da 'Txillarreko sukaldaria'. Ortziralean emanen dute, 19:00etan Kultur Etxean euskaraz. Izen bereko liburua ere argitaratu dute eta Rubiori egindako elkarrizketa bildu dute bertan.  

Dokumentalak Elgoibarko Txillarre baserrian bizi den Pello Rubio du ardatz. 1999an, bi mundu politikoki kontrajarri biltzea erabaki zuen: PSEko Paco Egea eta Ezker Abertzaleko Arnaldo Otegi.  

Isilpean ia sei urtez luzatu ziren elkarrizketak, azkenean, ETAren armagabetzearekin amaitu zen. Pello Rubioren rola funtsezkoa izan zen prozesu guztia gauzatzeko eta dokumentalak  bere esperientzia, bizipenak eta elkarrizketa sustatzeko egindako lana biltzen ditu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun