Istripuaren tokira Oronozko suhiltzaileak, Bortzirietako mediku talde bat, anbulantziak, helikoptero medikalizatu bat eta Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren patruilak bertaratu ziren. Zauritua lehenik anbulantzia batean lekualdatzen hasi ziren eta, azkenean, helikoptero medikalizatu batean eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.