Santa Zezilia eguna kontzertua emanen dute Lesakako Musika Eskolako ikasleek asteazkenean

Ttipi-Ttapa

Lesakako Musika Eskolako ikasleen Santa Zezilia eguneko kontzertua, duela hamar urte.

Santa Zezilia, musikarien egunaren harira, azaroaren 19an, asteazkenean, kontzertua emanen dute Lesakako musika eskolako ikasleek Harriondoan, 17:00etan. Azaroaren 22an, larunbatean, berriz, kalejirak eginen dituzte musika bandak (10:00), txistulariek (10:45), trikitilariek (11:30) eta abesbatzak eta soinulariek (12:15).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun