Kinto Besta eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 18a

Besta giroa izanen dute larunbatean Beran. Bertze urte batez, kinto besta antolatu dute eta otorduaz gain, musika izanen dute goizean eta arratsaldean. 

12:00etan elkartuko dira eta ostatuz ostatu poteoa eginen dute Ansonea ostatuan hasita Elutxa txaranga lagun dutela. Ondotik, bakoitza bere adinkideekin joanen da bazkaltzera, eta 19:00etan berriz ere elkartuko dira Auzoan. Matraka elektrotxaranga ariko da arratsaldeko poteoan musika jartzen. 

21:00etatik aitzinera Uraldea karrikan food truck-a paratuko dute, eta bertan erosten ahalko da afaria. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun