Azaroaren 25aren bueltan, 12 urtetik goitikoentzat Etorkizun hobeari begira ihes gela antolatu du Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak, Aske elkartearekin batera. Igantzin izanen da eta ordutegiak aukeran: 11:00-12:00, 12:15 -13:15, 13:30-14:30, 15:30-16:30, 16:45-17:45 eta 18:00-19:00.
Izen-ematea banakakoa da eta beharrezkoa azaroaren 21a baino lehen lotura honetan: https://labur.eus/sji7hcik
Izena emateko posta elektronikorik ez izatekotan, edota parte hartzaile talde bat apuntatu nahi izatekotan, deitu 722 69 30 78ra (Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.