Amane Uranga tolosarra eta Ioritz Iriarte lesakarra, txapeldunordeen sariekin.
Euskal Herriko bikote gazteen dantza solte txapelketaren 47. edizioa jokatu zen azaroaren 16an Bergaran. Ioritz Iriarte Azpiroz, 14 urteko lesakarra, bigarren izan zen, Tolosako Amane Urangarekin bikote eginez. Nora Davila zizurkildarra eta Julen Lertxundi asteasuarra suertatu ziren txapeldun. Azpeitiko Elene Astiazaran eta Oier Arriaran hirugarren izan ziren. Bergarako txistulariek jotako fandangoa eta Oskar eta Eneritz anai-arreba trikitilariek jotako arin-arina dantzatu zuten 16 urtez beheitiko hamar bikotek Bergarako Seminarixoan dantzan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.