Azaroaren 16an bukatuko da izena emateko epea, urtarrilaren 11n hasiko da lehia eta martxoaren 14an jokatuko dituzte zortzi kategoriatako finalak
Izena emateko epea azaroaren 16ra arte dago irekia, joseluistainta@gmail.com edo salaae@gmail.com helbide elektronikoetan. Txapelketa 2026ko urtarrilaren 11n hasiko da eta martxoaren 14an jokatuko dituzte finalak Lesakako udal pilotalekuan. Kategoria guztietan lehiaketa irekia izanen da.
Gehienez 32 bikote onartuko dituzte. Senior mailako partidak ortzegunetan jokatuko dituzte Lesakan eta gainerakoak igandetan eskualdeko pilotalekuetan.