Haurraren Eguna ospatuko dute Lesakan azaroaren 16an

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 13a

Haurraren Eguna ospatuko dute igande arratsaldean Lesakan.

Igande arratsaldean jokoak eta merienda izanen dituzte Eltzeta Plazan

Haurraren Eguna ospatuko dute azaroaren 16an Lesakan, Irain eskola publikoko eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek, Lesakako udalaren laguntzaz antolatua. Igande arratsaldean, 16:30etik 19:30era jokuak izanen dituzte Eltzeta Plazan eta haurrentzat merienda ere izanen dute. Euria eginen balu, frontoian izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun