Irailean Lekunberrin bezala, asteburu honetan Madrilen jokatutako txapelketan ere irabazle izan da MP50 kategorian
Iñaki Gonzalezek, lehenengo eta bigarren txandetan ez zuen arriskatu eta halere, parearen azpitik bortz jaurtiketa egin zituen (-5). Hirugarrenean oraindik hobeki aritu zen (-8). Denera, beraz, -18ko txartelarekin bukatu zuen torneoa. Bigarren Alejandro Caporale espainiarra izan zen (-9), eta hirugarren Hego Afrikako Patrick Alastair (-6).
Aurtengo Espainiako kopan bortz torneo jokatuko dituzte. Lekunberrikoaren eta Madrilgoaren ondotik, datorren urtean, apirilaren 12an Mijasko Irekia jokatuko dute Andaluzian; ekainaren 6an eta 7an VI. Nafarroako Irekia Igantziko Irrisarri Landen eta uztailaren 4an eta 5ean Oviedoko Irekia.