Beti Gaztek antolatutako lehiaketa heldu den asteazkenean izanen da eta azaroaren 17an bukatuko da apuntatzeko epea
Apuntatzeko 696 80 98 86 Whatsapp zenbakia edo kultura@betigazte.net helbide elektronikoa erabili behar dira. Oinarriei dagokienez, bikoteka parte hartuko da. Beti Gazte elkarteak gatza, olioa, baratxuria eta gatzgabetutako bi kilo bakailao emateaz gain, 10 euro banatuko ditu bikote bakoitzeko eta bikote bakoitzak gas sukaldea, zartagina, kazuela, patata, piperrak eta bertze osagaiak eraman beharko ditu.
Egunean bertan, bikote bakoitzeko guttienez kide bat Beti Gazteko egoitzan egon beharko da 17:30erako. Orduan, bakailaoa eta 10 euroak emanen zaizkio. Lehenbiziko hiru bikoteek izanen dute saria.