Lesakako Albistur karrikako proiektuaren eta obraren aurkezpena eginen dute azaroaren 12an

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 11

Albistur karrikako proiektuaren eta obraren berri emanen dute asteazken arratsaldean Lesakako herriko etxean.

Lesakako Albistur karrikan eginen den proiektuaren eta obraren aurkezpena eginen dute azaroaren 12an, asteazkenean 18:30ean Lesakako herriko etxeko batzar aretoan. Lesakako udal ordezkariekin batera, lana eginen duten Sasoi Eraikuntzak enpresako eta Krean kooperatibako kideak ere izanen dira hizlari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun