Saiorako sarrera guziak agortuak zirela hasi zen larunbatean Bidarten Xilaba Bertsolari Txapelketa. Kattalin Elizalde kolegioko bertso eskolako kideek hasi zuten saioa, eta ondotik sei bertosolari aritu ziren kantuan: Elixabet Etxandi, Oier Urreizti, Karlos Aizpurua, Maddi Ane Txoperena, Aitor Servier eta Nahia Sasco.
Ariketa puntuagarriak jokatuta, epaileek Maddi Ane Txoperenari eman zizkioten puntu gehien. Horrela gelditu zen sailkapena:
- Maddi Ane Txoperena (340)
- Elixabet Etxadi (338)
- Aitor Servier (338)
- Nahia Sasco (311.5)
- Karlos Aizpurua (310.5)
- Oier Urreizti (309.5)
Heldu den larunbatean segituko du Xilabak Domintxaineko jokatuko den saioarekin, herriko gelan izango da saioa 17:00etan. Bertan arituko dira kantuan: Haira Aizpurua Ibargarai, Miren Artetxe Sarasola, Xermin Clamblong Mounein, Joanes Etxebarria Martinez, Haize Lekuona Blanco eta Josu Txoperena Iribarren, Amaiur Lujanbio Agirreren gidaritzarekin. Saio guztietarako sartzeak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
