Euskal Herriko sukaldaritza tradizionala goi mailaruntz eramanda izenburupean, sukaldaritza tailerra antolatu du aurten ere Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren eta Irain eskolaren laguntzarekin, azaroaren 25ean eta abenduaren 2an, Hondarribiko Zabala jatetxeko sukaldariarekin. Bi astearte horietan, 18:00etan Irain eskolako sukaldean eginen dute ikastaroa.
Hilaren 18ra arte eman daiteke izena, 697 27 60 36 WhatsApp zenbakian. Bazkideek 20 euro eta bazkide ez direnek 30 euro ordaindu beharko dituzte. Plaza mugatuak dira.