Lore arte tailerra antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 7a

Barreneko nahiz kanpko landareak eta loreak aukeratuz lore saski ederrak osatzen ikasiko dute.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, lore arte tailerra antolatu du azaroaren 15ean eta 22an, larunbatetan, 16:00etatik 18:00etara,Txirula loradendako Andrearen eskutik.

Azaroaren 15ean eta 22an eginen dute, Txirula loradendako Andrearen eskutik

Azaroaren 11ra arte eros daitezke txartelak jubilatuen ostatuan (15 euro San Fermin elkarteko bazkideek eta 30 euro bazkide ez direnek, bi eguneko tailerrak eta materiala barne).

Udazkeneko koloreak aukeratuz eta lore idorrak erabiliz, barneko nahiz kanpoko landareak aukeratuz eta garaiko apaingarriak erabiliz, lore saski ederrak osatzen ikasiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun