Lesakako haur txokoaren arduraduna kontratatzeko deialdia egin du udalak

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 7a

Lesakako haur txokoaren zerbitzua eskaini nahi du Lesakako Udalak martxoaren 18ra bitarte eta langilea kontratatzeko deialdia egin du.

Lesakako Udalak komentuko gela ireki nahi du haur eta gazte taldeentzat, Haur Txoko 2025-2026 zerbitzua eskaintzeko. Horretarako, pertsona bat kontratatu nahi du, gela garbitzeko, arauak errespetarazi eta aisialdiko jarduerak antolatzeko. Eskaerak aurkezteko azken eguna azaroaren 11, heldu den asteartea da (15:00 arte).

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 11n bukatuko da

Aukeratzen den pertsonari kontratua 2025eko azaroaren 17tik 2026ko martxoaren 18ra eginen zaio eta astelehenetik ortziralera komentuko gela ireki eta itxi (16:00etatik 20:00etara), Haur Txokoa espazioko erabiltzaileen dinamizazioa; bukaeran, haur txokoaren proiektuaren memoria, gela garbi eta txukun mantendu, gela antolatu eta bildu eta eman dakizkiokeen bertzelako lanak egin beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun