Miren Olaetxea: «Herrian bizitzen eta lanean segitu nahi genuen»

Xorroxin irratia 2025eko azaroaren 6a

Lorpeneko langileek Ternuaren Etxalarko lantegia erosi dute. Historia pixka bat eginez, Lorpen 1985ean sortu zuten Etxalarren, eta duela 11 urte, 2014an batu zen Ternua Groupera. Galtzerdiak eta jantzi termikoak ekoizten ditu.

Azken urteetan berriak jaso ditugu Ternua Groupen egoeraren berri emanez. Azken albiste honetarainoko berriak, datu zehatzak eta ibilbidearen inguruko xehetasunak emateko, Etxalarko Lorpen lantegian pausaldia egin dugu. Miren Olaetxea Indaburu langilearekin mintzatu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun