Altzateko lanak tarteko, ura moztuko dute bihar Berako zenbait karrikatan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 6a

Altzate karrikako lanen barrenean eginen dute biharko mozketa.

Altzate karrika berritzeko lanetan ari dira Beran eta udalak abisatu duenez, bihar ortziralea ura moztuko dute Altzate karrikaren inguruko etxeetan, 10:00etan.

Ur hornidura sarea konektatzeko eginen dute biharko mozketa eta Julio Caro Baroja pasealekuan eta Ugalzubia eta Matzada karriken inguruan izanen du eragina. Mozketa denbora guttikoa izanen da, eta gehienez ordubeteko iraupena izatea espero dute.  Hala ere, badaezpada mozketa luzatuko balitz ere, ontziren batean ura biltzeko aholkua eman dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun