Amaia Mirandaren kontzertua izanen da igandean Berako Katakun

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 6a

Amaia Mirandak urri bukaeran argitaratu zuen bere hirugarren diskoa. Argazkilaria: Cara Perez Vas.

Amaia Miranda musikari bilbotarra bere hirugarren diskoa aurkezten izanen da Beran igandean. Urriaren 24an karrikaratu zuen 'Cada vez que te veo te entiendo' diskoa eta bigarren aurkezpen kontzertua izanen du Beran eginen duena. 

Emanaldia Kataku Kultur elkarteak antolatu du eta Kataku ostatuan izanen da igandean, azaroaren 9an, 18:00etan. 

Gitarrista eta konpositorea da Amaia Miranda eta bere banakako proiektuaz gain, gaur egun Christina Rosevingeren eta Gorka Urbizuren taldeetan ere aritzen da gitarra jotzen. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun