Ospakizuna gaztainak biltzen hasi zuten aitzineko egunetan. Egunean berean, kalabazaz apaindutako ibilbidea egin zuten herrian barna eta hainbat etxe atarian eskean aritu ziren Marautxi bat, marautxi bat, xanguli manguli kirrikiki, eman jatekoa guri oihu eginez. Herrian barna egindako ibilbidean ipuin kontalari bat aritu zen isiltasuna hautsiz.
Ikastolara bueltan, musika, dantza eta merienda goxoa izan ziren parte hartzaile denentzat. Biltzaileen ahaleginari esker, gaztaina erre goxoak izan zituzten eta tradizioa eta dibertsioa uztartuz, LH5etik DBH4ra bitarteko gazteek ihes-gela beldurgarri bezain dibertigarri batean parte hartu zuten.
Ikastolak eskerrak eman dizkie parte hartzaileei eta nabarmendu du«bertze behin agerian gelditu dela Labiaga ikastolak bere kultur ondarea bizirik mantentzeko eta komunitatea sendotzeko duen konpromisoa».