Aunitzetan aipatu da euskararen indarberritzea noraez gisako batean dagoela, ez direla garairik hoberenak euskararentzat. Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok, elkarrekin osatu duten liburuan, euskararen oraina eta geroa aztertu dituzte. Helduleku izan nahi du liburu honek, euskararen bilakaera eta egoera zein den ohartzeko tresna. Haien hitzetan, «begiak zabaltzeko ordua da, izan ere. Euskararen biharko ametsak esnatzea eskatzen baitu gaur».