Emanaldia euskaraz izanen da ortzirale honetan, azaroaren 7an, 19:00etan eta sarrera debalde izanen da.
Zinemagileak Artazu bere herritik (Nafarroa) Andimendira arteko artzainen bidean sortu zuen Zinzindurrunkarratz. Familiako Super-8 kamera zaharrarekin filmatu zuen osorik, eta Paolo izeneko asto bat izan zuen bidaide. Bidean aurkitutako soinuen bilketa da filma.