Lesakako EH Bilduk herri batzarra eginen du azaroaren 15ean, larunbatean 11:00etan hasita, Arrano elkartean. EH Bilduko Programa idazkaria eta Eusko Legebiltzarkidea den Nerea Kortajarena ere bertan izanen da eta EH Bilduk hurrengo hilabeteetan dituen erronkak azalduko ditu. Horretaz gain, Lesakako EH Bilduren plana ere aurkeztuko dute eta, bukatzeko, elkarrekin zerbait hartuko dute.
Lesakako EH Bilduk batzarrera joatera animatu nahi ditu herritarrak, «zuen parte hartzea garrantzitsua delako eta EH Bildu denen artean egiten dugulako!».