Giltzarri abesbatzak kontzertua emanen du azaroaren 8an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 5a

Giltzarri abesbatzak 30 urte bete ditu. Larunbat arratsean kontzertua eskainiko du Lesakako Harriondoan.

30. urteurreneko lehen emanaldia izanen dute larunbatean 20:00etan hasita Harriondoa kultur etxean

Giltzarri abesbatza 1996an sortu zen eta hogeita hamargarren urteurreneko lehen emanaldia azaroaren 8an, larunbatean, 20:00etan hasita, eskainiko du Lesakako Harriondoa kultur etxeko Txokobiko aretoan. Isabel Lacar izanen da zuzendari eta Imanol Elizasu piano jotzailea.

Giltzarri abesbatzak antolatu du kontzertua, Lesakako Udalaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun