Disko berria argitaratu du Pettik lehen diskoaren 25. urteurrenaren harira

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 4a

Iaz bete ziren 25 urte Pettik lehendabiziko diskoa argitaratu zuenetik, eta urteurrenaren harira, bere ibilbideko hamazazpi kantu biltzen dituen zuzeneko diskoa argitaratu du 'XX ta bortz urte zuzenean' izenpean

Ataunen, Beran eta Hondarribian iaz emandako kontzertuak grabatu zituzten, eta Hondarribikoa izan da diskoan bildu dutena, nahiz eta bertze emanaldietako kanturen baten bat ere sartu duten. 

Oholtzan Etxeko Uzta talde beratarra izan du lagun Pettik: Joseba Irazoki gitarran, Igor Telletxea baterian eta Iñigo Telletxea baxuan. Horiekin batera, Ruben Caballero ere aritu da lehenengoz. Jokin Pinatxo eta Estitxu Pinatxo abeslari beratarraren ahotsak ere aditu daitezke diskoan. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun