Hirugarren ikasturtea du Berako Irakurle Taldeak eta asteazken honetan izanen dute ikasturte honetako lehendabiziko hitzordua. Marlen Haushoferrek idatzi eta Naroa Zubillagak itzulitako Horma liburua izanen dute solasgai asteazkenean, hilaren 5ean, 18:30ean liburutegian. Parte hartu nahi duenak aski du hitzordura agertzea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.