2026tik aitzinera feriak ortzegunean edo ortziralean egitea erabakiko dute hamasei urtetik goitiko lesakarrek
Lesakako Udalak herritar guztiak bozkatzera animatu nahi ditu, ordutegi zabala prestatuz, ahalik eta jende gehienak bere iritzia emateko. Honela, azaroaren 30ean, igandean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izanen da bozketa Lesakako herriko etxean. Ezin izanen da posta bidez edo Internet bidez bozkatu.