Lesakako Olentzero eguneko argazkiak bildu nahi dituzte erakusketa berezi baterako

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 31

Olentzero eguneko argazki zahar eta berriak bildu nahi dituzte erakusketa osatzeko.

Olentzero eguneko argazkiak dituztenek, zaharrak zein berriak, Lesakako Udalarekin partekatzeko deialdia egin dute, abenduan egin gogo den erakusketa berezi baterako. Argazki zaharrak herriko etxera eraman eta bertan utzi beharko dira, kontu handiz digitalizatuko dituzte eta prest daudenean, berriz ere itzuliko dituzte originalak. Argazki berriak ere hartuko dituzte, fisikoan edo korreo elektronikoz, teknikaria1@lesaka.eus helbidera bidalita. Ahal bada, argazkia noizkoa den, non atera zen eta zein agertzen den zehaztu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun