Bertzeak bertze, IkasNovako ikasgela bat egokitu dute, Haur Hezkuntzako gela hobetu eta jantokia ere prestatu dute Biltoki elkarteak utzi duen lekuan
Espazioen erabilera aldatuz, teknologia integratuz eta ikaskuntza aktiboa sustatuz, XXI. mendeko gaitasunak garatzea bilatzen dute, ikasle guztien gaitasun digitalari arreta berezia eskainiz.
Ondorioz, eta hormigoizko bi eskaileretako bat eraitsi dela probestuz, haur hezkuntzako gela ere hobetu dute.
Igantziko Udalaren ustez, «herriko eskolan inbertitzea etorkizunerako apustua da, eta hau lehen urratsa baino ez da, denetara 134.504,08 euroko kostu ekonomikoa izan duena».