Kemen Mitxelena lesakarra Espainiako 16 urtez beheitiko futbol selekzioak deitu du

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 29a

Real Sociedad futbol taldeko Kemen Mitxelena Zubieta lesakarra lehen aldiz deitu dute Espainiako 16 urtez beheitiko selekzioarekin aritzeko.

16 urtez beheitiko Espainiako selekzioak Kemen Mitxelena Zubieta, 15 urteko Real Sociedad taldeko jokalari lesakarra deitu du azaroko hurrengo kontzentraziorako. Hernan Perez hautatzaileak, Albir Gardenen azaroan jokatuko den Nazioarteko Txapelketan parte hartuko duten 24 jokalarien zerrendan sartu du lesakarra. Qatar, Estatu Batuak eta Suediaren aurka jokatuko dute, azaroaren 4tik 8ra.

Real Sociedad taldeko jokalariak azaroaren 4tik 8ra Albir Gardenen jokatuko den nazioarteko txapelketan hartuko du parte

2010ean Lesakan sortua, Kemen Mitxelena Zubieta sorterriko Beti Gazte futbol taldean hasi zen ttikitan eta gaur egun Euskal Liga jokatzen duen Realaren kadete taldean ari da. Azaroaren 2tik aitzinera 16 urtez beheitiko Espainiako selekzioaren kontzentrazioan izanen da, bere formakuntzan esperientzia berri bat pilatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun