Zorizko jokorik gabeko nazioarteko eguna da urriaren 29a

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 29a

Apustu jokoa modu errealean edo online egin daiteke eta dependentzia hau garatzen duenak sarritan isilean edo aunitzik eman gabe garatu dezake.

Gure inguruan joera hau izan ditzaketenengan arreta jartzeko gonbidapena egin du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.

Zorizko jokoak portaerazko dependentzia garatu dezake eta horri ludopatia deitzen zaio. Jokaera hau gutxiagotu edo ekidite aldera jendartearen sentsibilizazioa ezinbertzekoa denez, urriaren 29ko zorizko jokorik gabeko nazioarteko eguna aitzaki hartuta «gure inguruan joera hau izan ditzaketen lagun, familiar edo herritarrengan arreta jartzeko gonbidapena» luzatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.

  • Zorizko jokoa/ apustu jokoa… modu errealean edo online egin daiteke.
  • Lagun artean edo bakarka egin daiteke.
  • Jokatzeko gutxieneko adin muga aurreikusia badago ere, legeari izkin egiteko aukerak daude.
  • Dependentzia hau garatzen duenak sarritan ixilean edo zantzu aunitzik eman gabe garatu dezake.
  • Familiarteko gatazkak, lagunetatik urruntzea, diruaren gestioarekin zailtasunak,… areagotzen dira.

Errealitate hauek edo gaiarekin lotura izan ditzaketenak susmatuz gero, laguntza edo orientazioak eskatzea ezinbertzekoa da. Lehen mailako arreta zerbitzu publikoetan edo horretarako Nafarroan dauden elkarte edo zerbitzu espezializatuetan: Aralar Elkartea (Asociación Aralar de Ayuda y Prevención a la Ludopatía en Navarra) edo Antox (ASOCIACIÓN ANTOX, Investigación, Prevención y Tratamiento de Adicciones) besteak beste.

Errealitate honen inguruan arreta deitu eta hausnarketak sustatze aldera ondoko kartel eta bideoak sortu izan ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun