IrriSarri Bike Enduro txapelketa jokatuko da Igantzin asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 30a

Sustrails Open Enduro txapelketako azken proba eginen dute asteburuan Irrisarrin.

IrriSarri Bike Enduro 2025 lasterketa jokatuko da azaroaren 1ean eta 2an Igantziko Irrisarri Land parkeko zelaian, Sustrails Open Enduro BTT txapelketaren barrenean.Txapelketako laugarren eta azken proba izanen da, hain zuzen.

Sustrails Open Enduro BTT txapelketako azken proba eginen dute larunbatean eta igandean Irrisarrin

Larunbatean, parte hartzaileen dortsalak eta poltsa banatuko dituzte eta entrenamenduak eginen dituzte. Igande goizean izanen da lasterketa nagusia eta haurrendako lasterketa 10:00etan izanen da pump track-ean.

Asteburu honetan IrriSarri Bike Enduro txapelketaren zazpigarren edizioa jokatuko da. Urtero, biker gehiagok izena ematen dute. Larunbat eguerdira bitarte izena emateko aukera bada oraindik, www.irrisarriland.com webgunean. Helduek 55 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 34 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun