65 lasterkarik osatu zuten larunbatean Eztegara frontoian hasi eta Lizuniagako kaskora arteko ibilbidea. Horien artean gizonezkoetan Aritz Arratibel izan zen lehena 17.25eko denbora eginda. Bigarren postua Gwendal Larque beratarrarentzat izan zen (17.28) eta hirugarrena Ion Garrausentzat (18.12).
Emakumezkoetan Ane Elzaurdia beratarra nagusitu zen 20.49ko denborarekin. Bigarren postua Enea Erkizia doneztebarrarentzat (23.14) izan zen eta hirugarrena Nahia Pikabea beratarrarentzat (23.14). Denbora bera eginda, elkarrekin ailegatu ziren helmugara.
Lehen gizonezko beteranoa Ion Garraus izan zen eta lehen emakumezkoa Teresa Igoa beratarra. 14 eta 18 urte arteko sailkapenari dagokionez, Enea Erkizia doneztebarra emakumezkoetan eta Ulises Sarasua etxarralartarra gizonezkoetan gelditu ziren.
Lehen beratarren sariak, berriz, Ane Elzaurdia eta Gwendal Larque izan ziren.
Haurren lasterketan, berriz, 35 parte hartzaile izan ziren.
Bortzirietako Kopa ere Elzaurdiarentzat eta Arratibelentzat
Lizuniagako Igoera izan zen Bortirietako Lasterketa Herrikoien Kopako azken proba, eta sorpresarik gabe, lidergoan zeuden Ane Elzaurdia eta Aritz Arratibel izan dira txapeldunak. Elzaurdiak, gainera, kopako proba denak irabazi ditu.
Gizonezkoetan probako bigarren postua Hodei Lujanbio goizuetarrarentzat izan da eta hirugarrena Gwendal Larquerentzat. Emakumezkoetan berriz, Amaia Jorajuria doneztebarrak lortu du bigarren postua eta Amaia Etxarte doneztebarrak hirugarrena.
Jubeniletan, berriz, Ulises Sarasua etxalartarra gizonezkoetan eta Enea Erkizia doneztebarra emakumezkoetan nagusitu dira.
Eziñin taldeak irabazi du taldekako sailkapena eta Zerbezeruk izan dira bigarrenak.