Aurten ere Gau Beltza antolatu dute Lesakan urriaren 31n, Harriondoa kultur etxean. Irain eskola publikoko eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteak. Lesakako liburutegiak eta Lesakako Udala dira antola(hil)tzaileak. Ortziralean 16:30ean aurpegi margotzea eta kalabaza hustea izanen dute. 17:30ean merienda izanen dute. 18:00etan ipuin kontaketa komentuan: Maite Francoren Eskeletotik, udal liburutegiak antolatua. 19:00etan kontakizun ibiltaria eta azken erritua.
Haur zein heldu, etxeko trapu zaharrak hartu eta mozorrotuak joateko deialdia egin dute antolatzaileek.