Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan Kasinoan eginen den afarian
Urriaren 30ean, ortzegunean 20:00etan izanen da hitzordua Kasinoan eta ohikoekin batera, hainbat bertsozale izanen dira oraingoan. Izan ere, txartel guztiak salduak dira eta jangela ez ezik, ostatua ere beteko dute 60 bat lagunek. Bertan ordaindu beharko den 28 euroko menuan, arrain zopa edo entsalada, legatza edo ajoarrieroa edo txuleta, postrea eta kafea izanen dute, ardoarekin, urarekin edo sagardoarekin bustia. Eta noski, bertsoaldi ederrez gozatzeko aukera ere izanen dute.