Fernando Mikelarenaren 'Ideología identitaria de los vencedores. Eladio Esparza, Diario de Navarra y el navarrismo foralcatólico' liburua aurkeztuko dute asteazkenean 18:00etan hasita liburutegian
Liburua Eladio Esparzaren (Lesaka 1888-1961) rolari buruzkoa da. Kazetari, idazle eta politikari karlista eta frankista ezaguna izan zen. 1925 urtera arte La Voz de Navarra egunkari euskal abertzaleko zuzendaria izan zen, baina bere posizio politikoa aldatzen joan zen. Diario de Navarra egunkariko zuzendariordea izan zen 1930 eta 1952 bitartean, egunkari bereko kolaboratzailea 1910 eta 1923 bitartean eta 1929 eta 1930 bitartean, garaileen ideologia identitarioa zen nabarrismo foralkatolikoaren teoriko nagusia, nazionalkatolizismo frankista Nafarroara egokitu zuena. 1937An, Arabako gobernadore zibil izendatu zuen Francok. Vianako Printzea erakundeko eta bere aldizkariaren zuzendari izan zen 1940 eta 1955 artean. Honez gain, Euskaltzaindiko kide eta euskaltzain urgazlea izan zen sei urtez (1941-1947).