[ARGAZKIA] Izokinari buruzko zikloari asteburuan eman diote bukaera Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 27a

Izokina Bidasoan gora eta Bera izenburupean hainbat hitzordu egin dituzte urrian Beran. Zikloa asteburuan borobildu dute. 

Ortziralean, herriko ikastetxeetako ikasleak Mugairiko Nasara eta arrain haztegira bisita egitekoa zuten, eta arratsaldean, alde batetik, El salmón del Bidasoa, una especie a conservar hitzaldia egin zuten, eta bertzetik, Bidasoko izokinari buruzko ahozko memoria aurkeztu zuten. Ostatuetan izokin pintxoak dastatuz eman zioten bukaera zikloari. 

Larunbatean, berriz, Montoia eta Endarlatsa arteko arrantza tartean oinezko ibilbidea egin ondotik, eguerdian, Bera Kantari taldekoek saio ederra egin zuten Kanttonberrin. Segidan, Berako artistek egindako Bidasoko izokinei buruzko artelana aurkeztu zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun