Partxis eta mus txapelketak
Larunbatean, urriaren 25ean, 16:00etan, 14 urte bitarteko neska-mutikoentzat partxis txapelketa eginen dute Ekaitza Elkartean, eta 17:00etan, toki berean, mus txapelketa izanen da.
Musika tresnen tailerra
Igandean, urriaren 26an, hiru urtetik goitiko haurrentzat instrumentu tailerra eta erromeria parte hartzailea eginen dituzte, 16:00etan eskolako patioan. Eguraldi txarra bada, frontoian bilduko dira.
Sukaldaritza tailerra
Urriaren 29an, sukaldaritza tailerra izanen da. 17:00etatik 19:30era bilduko dira eta garaiko eta bertako produktuekin plater osasungarriak egiten ikasteko aukera izanen dute eskolako gimnasioan, Miriam Ortizekin. Plaza mugatuak dira eta izena 678 03 50 16 telefonora deituta eman behar da. Hamar euro ordaindu behar dira.
Baserritarren Eguna eta bertso saioa
Azaroaren 1ean, goizean, Baserritarren Eguna izanen da. Frontoian bertako produktuen eta eskulanen erakusketa eta salmenta postuak paratuko dituzte. Horrez gain, gazta lehiaketa, trikitilarien kalejira, bertako produktuekin osatutako zarearen zozketa... izanen dira.
Arratsaldean, berriz, Auskalo zeinek jarriak bertso emanaldia eginen dute Unai eta Eñaut Agirre bertsolariek eta Imanol Kamio musikariak. 19:00etan eskolako gimnasioan izanen da.
Antzerkia
Azaroaren 2an, Txalo-Talo antzerki taldeak Kutsidazu bidea Ixabel helduentzat antzerkia eginen du, 18:00etan eskolako gimnasioan.
Liburu aurkezpena
Azaroaren 7an, kultur egunak borobiltzeko, Esnatu ala hil liburua aurkeztuko du Gari Goikoetxeak, 19:00etan liburutegian.