Hau idazterakoan oraindik erabat operatibo ez bada ere, hasia da Igantziko Biltoki elkartea poliki poliki bere martxa hartzen Elizateko egoitza berrian. Bestetan bezperako afaria ematea lortu zuten eta ondorengo egunetan egoitzako giltzak banatu zitzaizkien bazkideei. Urriaren 25ean, larunbatean 19:00etan eginen dute inaugurazioa ekitaldi xume batekin: bazkideei ongi etorria eman, egoitza berria aurkeztu eta erabileraren inguruan informatuko zaie eta, batez ere, giro ederrean pintxoak eta poteak gotzakeo aukera izanen dute. Era berean, elkarteko giltza berria jaso ez dutenek eskuratzeko aukera izanen dute. Azaroaren 8an, berriz, urte osoan elkarteak antolatzen dituen ekitaldietan laguntzen duten boluntarioei eskertza afaria eskainiko zaie.
Oraindik detaile batzuk falta dira erabat bukatuta egoteko, baina jardunean ari da Biltoki.