Fermin Muguruzak piztuko du aurten Irrisarriko txondorra Igantzin

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 22a

Fermin Muguruza Irungo musikari historikoak piztuko du aurten Irrisarriko txondorra, abenduaren 6an.

Abenduaren 6an piztuko dute Igantziko Irrisarri parkeko txondorra. Urtero jende famatua ekarri izan dute eta aurten Fermin Muguruza Irungo musikari ezaguna izanen da omendua. Ekitaldia Joseba Sacristanek (Gaztea) aurkeztuko du eta Zubietako Joaldunak, Andoni Etxenike txondorgile goizuetarra, Etxahun Azkarraga bertsolari etxalartarra, Gorka Zabaleta, Sergio Muñoz eta bertze hainbat gonbidatu izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun