Franck Dolosorrek ‘Gernika Batailoia’ liburua aurkeztuko du urriaren 24an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 22a

Franck Dolosor azken Sarako Idazleen Biltzarrean, Gernika bataloiari buruzko liburuarekin eta idatzi dituen bertze zenbaitekin.

Udazkeneko Kultur Egunak borobiltzeko ekitaldia ortziralean 19:00etan hasiko da Pello Apezetxea Kulturgunean.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Altxata kultur eta kirol elkarteak elkarlanean antolatutako Etxalarko Udazkeneko Kultur Egunak borobiltzeko, urriaren 24an, Franck Dolosor idazle, kazetari eta telebista aurkezle senpertarrak Gernika Batailoia liburua aurkeztuko du Pello Apezetxea Kulturgunean, ortziralean 19:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun